XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oro har, hezkuntzaren eremuan egingo den ekintzak, etorkizunean analfabetismoa eta desberdintasun- eta diskriminazio-indar guztiak desagertaraztea eta garapen endogeno dimentsioanitzaren beharrei dagokiela, hezkuntzaren kalitatea zein egokitasuna hobetzea izango du helburu.

Hezkuntzaren egokitasuna, herrialde baten tradizio historiko, kultural eta erlijiosoak identifikatu eta mantentzea eta bilakatzen ari den estatu moderno gisa dituen beharrak asetzea helburu izateari dagokio.

Hezkuntzaren eta kulturaren arteko batasunerantz

Guztiz onartuta dago hezkuntzaren planifikazioa berriro pentsatu behar dela.

Kultura garatzea, bereziki nortasuna garatzea, ia modu natural kolektibitate guztiaren kezka gisa agertzen den hezkuntza-sistemen helburua da.

Berez, hezkuntzaren edukina kulturarekin eta honen elementu erabilgarri, moral eta estetikoekin identifikatzen da.

Hezkuntzak gizarteratze-prozesuan (hau da, gizabanakoak gizarte-taldeen arauak eta iharduerak ikasten ditueneko kultura transmititzeko prozesuan) betetzen duen zeregin garrantzitsua ikusita, nazio independente gazteek eta garapen bidean dauden herrialdeek, oso ongi ezagutzen dituzte atzerriko hezkuntza-sistemak itsu-itsuan onartzeak dakartzan arazoak.

Garapen bidean dauden herrialdeek gizarte industrial moderno bilakatzea dute helburu amankomun, baina beren kultura tradizionalen elementu preziatuenak mantenduz.

Bizi-kalitateaz arduratzen den garapen-egitasmo orok hezkuntzaren, politikaren eta kulturarenaren arteko lotura segurtatu behar du.

Herrialde bakoitza bere beharretara moldatuta dauden teknikez hornitu beharko da, beren giza eta ekonomi baliabideak kontuan izanik.

Eredu hau are interesgarriagoa da, berez, kultur eta hezkuntza-politikak neurri handi batean plan ekonomiko orokor baten baitan eta honen menpe dauden heinean.

Hezkuntza-sistema antolatuak oso gutxitan ibiltzen dira helburu hauen inguruan.

Benetan, hezkuntza gizarteko talde dominatzaileen menpe dago eta hauek ezarritako gizarte-lehentasunei erantzuteko joera izaten du.

Gero eta onartuago dago, hezkuntza moral, etiko edo erlijiosoa hobeto gauzatzen dela eskola-markotik kanpo eta, oro har, eskolak ezin har dezakeela haurren garapenaren alderdi guztien ardura.

Hau dela eta, ezin espero daieke eskola kultur eta hezkuntza-politiken armonizazioaren arazoa konpontzeko guztiz prestatuta egotea.

Delhi-n egindako balore moralen irakaskuntzari buruzko inkesta azkar batetik ondorioztatzen denez, gaur egungo eskola-curriculumek ez dute zehazten moralak hezkuntzan duen lekua eta ez dago ikasleei baloreak irakasteko marko kontzeptualik.

Dena dela, aztertutako eskola gehienek, beren zereginaren zati kontsideratu zuten ikasleen hezkuntza morala, eta irakaskuntza morala irakasgai desberdin izatearen alde agertu ziren.